Atal honetan haurrei literatura eragiteko baliabideak zerrendatuko ditugu.
Bizitzan zehar eta egunerokotasun batean sortzen diren arazo eta egoera ugaritan literatura erabiltzeko aukera izan ohi dugu (haurrak lo hartzeko, bazkaltzeko...), baina sarri errepertorio batera mugatzen gara eta hortik irteteko aukerak behar izaten ditugu. Beraz, atal honen helburua, egoera guzti horietan momentu goxoak bizi ahal izateko, hizkuntzaz aberasteko aproposak diren literatura mota desberdinen adibideak jarriko ditugu.
Guztion bizkarzorroa aberasteko asmotan, hona hemen gure material bilduma!
A) EGOERA DESBERDINEI AURRE EGITEKO BILDUMA:
1. HAURRAK MINA HARTU DU
Senda mina
senda mina
putz urdina
oilo zirina
oilo zirina
joan da
joan da
zure mina
zure mina.
Añorga, P. (2011). Ipuinen bidezko esplorazioa edo kontuan kontatzeko koordenadak. In, Barandiaran, A., Larrea, I. eta Loper de Arana, E. Haurraren ongizatea II: Hezkuntza proporamenak. Arrasate: Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala.
- A ze mina
2. HAURRA TRISTE DAGO
Haurrekin emozioak lantzeko ipuina, Triste nagoenean.
3. HAURRARI LO HARTZEN LAGUNDU NAHI DIOGU
- Haur kanta II-III- Imanol Larzabal
- Ttun kurrun kuttun
4. HAURRA ESNATZEN DENEAN
- Anai Xanti
- Lotan nago
5. HAURRAK LO HARTU DEZAN GIRO GOXOA SORTU NAHI DUGU
- Van Genechten, G. (2003). Maitagarria zarelako. Bilbo: Ibaizabal.
Haurrek egiten dituzten ohiko galderen eta mugarik gabeko maitasunaren inguruko ipuina da. Istorioan zehar haurra protagonistarekin identifikatuta sentitu dadila lortu nahi da eta gure inguruko jendeari gauza politak esatea erraztu. Ipuinean protagonistak bere amari galderak egiten dizkio, azkenean bien artean elkarrizketa maitagarria sortu arte.
- Sehaska kanta- Xabier Lete
6. HAURRA ALAI DAGO ETA ONDO PASA NAHI DUGU
- Arre arre mandako
- Dona dona
- Zapataria
- Amuriza, M. eta Tokero, J. (2016). Pupu eta Lore, ikusi makusi. Hernani: Katxiporreta.
Pupu eta Lorek jostailu berri bat dute, euskararen olgetan irakatsiko digute.
7. HAURRA HASERRE DAGO
Haserre nagoenean, emozio hori lantzeko ipuina.
8. HAURRAK BELDURRA DU
- Beldur naizenean, emozio hori lantzeko ipuina.
- Alberdi, U. eta Tokero, J. (2014). Porrotx beldurtuta, nor gara? Hernani: Katxiporreta.
Iluntasunak beldurtzen du Pupu, ametsgaiztoek Lore eta bakardadeak Porrotx. Pirritxi babes eske datoz.
-Glitz, A eta Sönnichsen, I. (2005). Munstro bat ohe azpian. Donostia: Ttarttalo.
9. HAURRAK EZ DU JAN NAHI
- Jan, jan, jan eta jan.
- Gailetak
Gailetak mailetak
esnetan bustiko
ahoan sartuko
eta irentsiko.
- Urrupa
Urrupa zurrupa
esnea hartuko
eseri orduko
dena bukatuko.
- Eskuko hatzak eta arrautzaren jolasa
10. GARBIKETA ETA HIGIENE MOMENTUETARAKO
- Delvaux, N. (2008). Kamile goazen bainatzera. Donostia: Ttarttalo.
- Erratza pasatzen:
Tza, tza, tza,
pasatzen dut erratza
Tze, tze, tze,
gela ari naiz garbitzen
Tzi, tzi, tzi,
nik mantala dut jantzi
Tzo, tzo, tzo,
zikindu nintzen atzo
Tzu, tzu, tzu,
dantzan dantzan, tzunpa-tzun
- Xalala rikiriki
- Olerkia:
Martin zikin
purrut eta muki
garbi ezazu
ipurdi hori.
11. HAURRAREGAN INTRIGA SORTZEKO
- Begiak ireki
- Batek janzten zuen
- Mundu anitza
12. ESKOLATIK ETXERA GOAZENEAN, EDO ALDERANTZIZ
- Triki traka triki tron
- Ikusi makusi
- Ostirala
- Delbaux, N. (2007). Kamile eskolan da berriro. Donostia: Ttarttalo.
Kamile oso pozik dago, laster eskolan hasiko da berriro. Beldur pixka bat dauka, bai, baina aldi berean harro dago bere lehengusu txikia zaintzeko ardura duelako. Mattin eskolara joango da lehenengo aldiz eta beldurtuta eta lotsatuta dago.
13. HAINBAT GAIREN INGURUAN JORRATU NAHI DUGUNEAN:
a. GORPUTZA:
- Txiki txikia
- Ni jaio nintzen
- Bugi bugi
- Asmakizunak
- Korroan alai
- Lehenengotxo hori
b. ANIMALIAK:
Asmakizunak: astoa eta txerria
c. ASTEKO EGUNAK:
Astelehena
d. ANIZTASUNA:
-Turin, A. (2014). Arroxa eta leuna. Pamiela.
- De Dios, O. (2016). Monstruo arroxa. Berriozar: Denon Artean.
-Mckee, D. (2012). Elmer. Beascoa.
e. MAITASUNA:
- Tharlet, E. (2012). Maite nauzu oraindik? Donostia: Ttarttalo.
- McBratney, S. (1994). Ezetz asmatu zenbat maite zaitudan. Kokinos.
f. LEHEN KONTUTXOAK, HAURRA IKUTUZ KONTATZEKOAK:
Eguzkia:
Eguzkia atera eta
bere printza beroak bidali zituen:
orain sudurrera
eta orain ilera
orain belarrira
eta orain lepora,
orain bularrera
eta orain bizkarrera,
orain sabelera
orain besora
eta orain eskura.
14. JOLAS GIROA SORTZEKO
- Alakinki
- Epo ita ita ie
- Astoa ikusi nuen
- Ranrober ran
- Sagu txiki sagu maite
15. FAMILIAN MOMENTU ATSEGINAK IGAROTZEAN: oporretan, egun pasa batean, mendian...
- Ikusi mendizaleak
- Aurretik doanak
16. UMEA KEZKATUTA DAGOENEAN
Bowne, A. (2006). Kezkamuxelak. Kalandraka.
B) KANTA KATEATUAK
- Paristik natorren
- Sorgiña piruliña
- Pintto pintto
- Arantxan-txan
- Jon Braun
- Umepourri
C) KONTU DRAMATIZATUAK
- Sardina bat
- Lehoi baten bila goaz
- Etxe bat
D) OLERKI BEREZIAK
- Jaiotza
Zikoina (Otsaila)
Zikoinak haurra ekarri,
gurasoentzat pozgarri,
anaiak ezin eutsi negarrari.
- Natura fenomenoa
Eklipsea (Ekaina)
Eguzkia bira eta bira,
ilargia jira eta jira,
kolpean elkartu dira:
sekretuak belarrira.
- Pita pita margarita
zuria eta polita.
- Tik tak tik tak
egiten du erlojuak
tak tik tak tik
pozik eta zutik.E) HITZAK ETA HIZKUNTZA IKASTEKO IPUINAK
Solas, M.J. (1990). Dilindan ipuin bilduma. Bilbo: IZAR.
Dilindan ipuin bilduma. 16 ipuin motz, bakoitza hitz jolas baten inguruan, pixkanaka lehenengotik azkenekora zailtasuna handitzen doa.
1. Amaia
3. Oihuak
4. Behiketa
5. Bobi
6. Kukua
7. Mao
8. Amaia mendian
9. Kipulak
10. Kometa
11. Pinpilin
12. Xabi
13. Ipotxak
14. Zirko fantastikoa
15. Jaiak
16. Blai-blai
No hay comentarios:
Publicar un comentario