Ipuin kontaketa



Kontakizunak gehienetan gai ezberdinekin lotuak (lehen hitzak ikasteko, koloreak lantzeko, zenbakiak identifikatzeko....) edo narrazioekin lotuak izaten dira. Ondorioz, helburua kontutan hartuta, ipuina kontatzeko eta kontakizuna antolatzeko era ezberdina izango da. Hau da, gure helburua haurrek zerbait ikas dezaten nahi baldin badugu, agian kontakizunean zehar etenak egin beharko ditugu eurek ere parte har dezaten. Berriz, helburua kontaketa narratibo bat baldin bada, haurrak isilik mantendu beharko dira hasieratik bukaeraraino. Ondorioz, liburuak eta ipuinak hautatzen ditugunean, geure buruari nola kontatuko dugun galdetu beharko diogu.

Honetaz gain, kontalariaren jarrerak ere eragin handia izango du. Adin txikietan gehienetan, gure jarrerak, hau da, presentziak adierazpide estrategikoak izatea baino garrantzi handiagoa izaten du. Aipatzen dugun jarrera honek barne hartzen du lehenik eta behin, elkarri entzuteko jarrera izatea.
Honekin esan nahi dugu gelaren barnean elkarri entzuteko espazio bat sortu behar dugula, izan ere, elkarri entzuten ez badiozue zaila izango da komunikazio esanguratsu bat ematea. Komunikazio esanguratsu honek aukera emango dizue haurrak zentratuak edo deszentratuak noiz dauden, pixa egiteko gogoarekin, hotzez, tenperatura egokiarekin ... konturatzeko.

Gainera, haurrak onartuak eta entzunak sentituko diren giroa sortu beharko dugu gelan. Haurrek guregan konfidantza lortu behar dute eta beldurrik gabe entzun behar gaituzte.

Guk ere kontatuko dugun ipuinean konfidantza ezartzea ezinbestekoa da, baita geure buruarengan ere. Garen bezalakoak izan behar gara ipuin kontaketan zehar, ez gehiago ez gutxiago, konbentzituta egon behar gara kontatzen ari garenaz, haurrak hori jaso ahal izateko.

Samurtasuna, goxotasuna, gure onena ematea, maitasunaren bibrazioa erabiltzea eta ipuin kontaketa maitasunezko opari gisa erabiltzea ezinbestekoak dira. Honela gure hitzek indar handiago izango dute txikiengan, magia sortuko da.

Beste jarrera garrantzitsu bat  ipuinak kontatzerako garaian barnean dugun haur txikitik kontatzea da. Haurrek duten mundua dastatzeko eta gozatzeko gaitasuna berreskuratuz kontuta behar ditugu ipuinak.

Egoerak oso naturala izan behar du, kontrol handirik gabea, arriskua hartu behar dugu, moldagarria izan behar du uneak, malgua. Sinpletasuna ere ezinbestekoa da, gehiegizko aktuaziorik gabeko kontakizuna izatea komeni da.

Haurrei tratatzeko erari dagokionez, kontutan hartu behar dugu askotan gu irakasleak izan arren, askotan ikasleak izango direla guri irakasten digutenak eta baliteke kontakizunetan eurek izatea gu gidatzen gaituztenak, ondo ari garen edo ez adierazten digutenak. Beraz, ez daukagu zertan kontaketa infantilizatu, ez ditugu neska-mutikoak jakingo ez balute bezala tratatu behar.
Testuinguruari dagokionez, hurbila izatea ezinbestekoa da eta guk ikasleen testuinguru horiek ezagututa aukera izango dugu ipuinak moldatzeko eta hauetara gerturatzeko.
Ipuinarekiko trataerari dagokionez, zerbait bizia balitz bezala tratatuko dugu, zainduko duguna, besteei opari modura eskainiko dieguna.

Hainbatetan, nahiz eta saiatu ohartuko gara ez dugula lortu helburu genuen komunikazioa sortzea, baina momentuan ezingo dugu besterik egin egoera onartzea baino. Hau konpontzeko grabaketak egitea komenigarria da, geure burua aztertzeko, galderak egiteko eta erantzunak topatzeko, ondoren hauei irtenbideak eman ahal izateko.

Añorga, P. (2011). Ipuinen bidezko esplorazioa edo kontuan kontatzeko koordenadak. In, Barandiaran, A., Larrea, I. eta Loper de Arana, E. Haurraren ongizatea II: Hezkuntza proporamenak. Arrasate: Mondragon Unibertsitateko Zerbitzu Editoriala.

Ipuina kontatzerakoan espazioa zaintzea ere ezinbestekoa da. Hau da, gelaren edo ipuina kontatzeko espazioaren argitasuna, erosotasuna, tenperatura eta haurren posizioa. Komenigarria da haur guztiak kontalariaren aurpegia oztoporik gabe ikustea eta euskarririk erabili ezkero, honekin ere berdina gertatzea.

Hona hemen arestian aipatutako hiru ipuin kontaketak:

Miren                                                  Ibone                                                Maddalen

No hay comentarios:

Publicar un comentario