Atal honetan lan honek guregan izan duen eragina eta sortu dizkigun gogoetak plazaratu nahi izan ditugu. Guri baliagarria izan zaigun bezala denontzako aberasgarria izan daitekeen karpeta eder bat sortu dugu blog honetan eta gozatzea soilik ez zaigu geratzen. Hau esanda, hemen doa gure gogoeta pertsonala.
Errepertorio literario honen osaketan gure oroitzapenak
pisu handia izan dute, izan ere, bibliografiaren pisu handia guk haurtzaroan
izandako bizipenek hartu dute. Esan daiteke haurtzarora bidai txiki bat egin
behar izan dugula gaur egungora ekartzeko eta bidai hori oso positiboa izan da.
Gauza mordoaz oroitu eta ohartu gara, esaterako, oroitzapen politak, gurasoak
kantatzen zizkiguten abestiez edota irakasleek erabiltzen zituzten esapideez,
baina batez ere iraunkortasun hori ikusi dugu, hau da, oraindik ere ipuin zein
kanta horiez gogoratzen garela eta bihotzean sentimendu asko pizten zaizkigula.
Ikusi dugu, gainera, gaur egun dugun izaeran literatura honek garrantzia eta
eragina izan duela.
Irakasle garen heinean eta HHko etapaz gain LHko etapan
esperientzia izan dugunez, sarri ipuin kontaketak, abestiak kantatzeak eta beste
hainbat literatura aspektuk LHn ez dutela lekurik. Etapa horretara iristean
liburuak eta zereginak nagusitzen dira gehienbat eta literaturak garrantzia
galtzen du. Ipuinak haur txikientzako direla iruditzen zaigu eta abestiak
kantatzea denbora galtze bat. Baina ohartu gara honek ez lukela honela izan
behar, literatura bizitza guztirako gozamena da eta ikaskuntza eskaintzen digu,
giza garapenean uste baino leku gehiago du eta haurrentzat oso egokiak dira.
Honekin batera ohartu gara zein garrantzitsua den ipuina
kontatzerako orduan ondo egitea. Sarri iruditzen zaigu umeen aurrean gauzak
edonola egin daitezkela baina orudan eta garrantzitsuagoa da haurren aurrean
egiten duguna ondo zaintzea, horregatik, ipuinak ere ondo kontatu behar ditugu.
Hots, momentu egokia bilatu behar dugu, espazioak ere atsegina izan behar du
eta kontalariak ere paper hori sakonki hartu behar du mezua ondo transmititu
ahal izateko.
Azkenik, hizkuntzaren ikuspegia hartuz, ahozko literatura
hizkuntzaren ikuspegi desberdin bat dela ikusi dugu. Erabili dugun errepertorio
literarioak hizkuntza formalarengandik aldentzen dela uste dugu haurren
ikuspuntuari dagokionez, hau da, ez da zeregin formala eta derrigortua, baizik
eta gozamenerako eta plazerrerako eskaintzen den hizkuntza ikasteko eta
transmititzeko aukera.
Laburbilduz, gehienbat gure oroitzapenekin osatu dugun
errepertorio honekin gauza asko ikasi ditugu eta ahozko literaturak duen
garrantziaz ohartu gara, hizkuntzaren transmisioan duen paperaz gehienbat. Beraz,
haurrekin erabiltzeko bilduma polit hau guretzat zein beste edonorentzat
baliagarrian izan dadin espero dugu eta bizitzako hainbat aspektutan erabiltzen
saiatuko gara, hau da, LHko etapara ekartzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario